Embalajes de calidad en Lazkao  

Bereziartu Enbalajean bezero bakoitzarengan pentsatzen ari gara beti; horregatik, kalitate goreneko artikulu pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu.

Produktu hauek eskaintzen ditugu:

·         Paletak: era askotako neurriak egiten ditugu, denak bezero bakoitzari egokituak.

 

·         Kaxak: aldakortasun handia eta kalitate handikoa, merkantzia berezientzat.

 

·         Zurezko enbalajeak: mota guztietako eskaera bereziak egiten ditugu, neurrira egindako enbalajeak.

 

·         Itsasorako enbalajeak: merkantzia astunentzat izaten dira. Zerbitzu honetarako, gure enpresak helmugako herrialdeetan eskatzen diren baldintza fitosanitario guztiak betetzen ditu eta produktu egokiak erabiltzen ditugu eguraldiaren gogortasuna saihesteko (beroa edo hezetasuna, esaterako).

 

·         Airerako enbalajeak: bezeroek beraien merkantziak garraiatzeko zehazten dizkiguten neurrietara egokitzen gara. Beharrezko erresistentzia eta arintasuna emanez. Helmugako herrialdeetan eskatutako baldintza fitosanitarioak betetzen ditugu.

 

·         Lurreko enbalajeak: merkantziaren pisu eta bolumenera egokitzen ditugu.

 

·         Kaballeteak: egurrezko egiturak dira, gainean bermatzen den zerbait erakutsi edo finkatzeko euskarri bertikala direnak. Bezeroaren eskakizunen arabera neurrira egiten ditugu.

 

·         Beste batzuk: makinetarako plataformak edo paletak, laguntza-falkak, takoak eta babes-piezak, etab.

Kaxak zurezkoak dira edo zura eta tableroak konbinatzen dituzte (OSB, kontratxapeatua, etab.)

 

Gure produktu guztiek tratamendu fitosanitarioa dute, esportaziorako eskatzen diren arauei jarraituz.